Azkoitiko Udala

Joined February 2012
5,156 Photos and videos
Ana Azkoitia alkateak aste honetan Donostian ospatzen den Hiri eta Komunitate Lagunkoien III. Mundu Biltzarraren baitan antolaturiko Alkateen Foroan hartu du parte. Biltzarra erreferentziazko nazioarteko topaketa da, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Imsersok sustatua.
41
Jai giroa da nagusi Kontzejupean eta kalean. Izan da oroitzapenerako eta aitortzarako tartea ere. Txulue Pilota Elkarteak urzelaitarren dinastia eta Carlos Arrizabalaga "Xapatero" omendu ditu. Merezitako aitotza!
1
141
Anaitasunak Espainiako Hirugarren Mailara igotzea lortzen badu bihar, Udalak igande arratsaldean harrera egingo die gorrixei. Espero den emaitza lortzen bada, harrera 19:30ean izango da. labur.eus/mnjfkwey
3
139
Iraurgi Berritzenen eskutik, 8. Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia azoka egin dute gaur bailarako bost ikastetxek. labur.eus/g1a00qfo
1
98
Azken mantenimendu lanak burututa, dena prest dago Ugarteigarango igerilekuak zabaltzeko eta udako denboraldiari hasiera emateko. Bihar zabalduko da gunea eta irailaren 13an itxi. 10:30etik 20:00etara egongo da zabalik.
72
Udalak erraldoi-pilotarien gomazko erreplika txikiak egin ditu eta larunbatean jarriko ditu salgai "Pelotai Eune"-kin bat eginez, eta herriko pilotarien omenez. Erraldoi txikiak Herriko plazan jarriko dira salgai 11:30etik 13:00era bitartean. labur.eus/v4pxykvh
2
3
155
Azpeitian Gi-631 errepidean, Ezkuztako zubia osorik birgaitzeko obrak direla eta, ekainaren 13an, larunbatean, 06:00etatik ekainaren 14an, igandean, gaueko 22:00ak arte, errepidea erabat moztuko da. Larunbatean 14:00etatik aurrera autobusentzat irekiko da. labur.eus/2a3bc9ig
93
Gaur Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak bilkura ibiltaria Intsausti Jauregian egin du. Aurretik, Ana Azkoitia alkatea Eider Mendoza diputatu nagusiarekin bildu da udaletxean, eta herriko zein lurraldeko hainbat proiektu izan dituzte hizpide. labur.eus/1u3esuhe
1
142
Urritasun intelektuala duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek udako aisialdi eskaintzaz gozatzeko aukera izango dute aurten. Txolarte elkarteko guraso talde baten eskaerari erantzunez, Azpeitiko eta Azkoitiko udalek elkarlanean antolatu dute egitasmoa. labur.eus/yiupss96
1
113
🚌Azkoitia-Donostia UK01 autobus linean hobekuntzak egingo ditu Mugikortasuneko foru departamentuak ekainaren 15etik aurrera. Astelehenetik ostiralera, Azkoititik Donostiara joateko autobusa izango da 21:15ean, eta Donostiatik Azkoitirako, 22:25ean. labur.eus/n6xvopiu
1
1
134
Larunbatean Zazpi Kurutze mendi ibilaldia izango da, eta kirola eta festa uztartzeko xedez, arratsaldean, 18:30etik 20:30era, Pasai Txaranga ibiliko da kalean, bazterrak girotzen.
89
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko egoitzan "TomƔs Bilbao por Tatiana Bilbao" erakusketa dago ikusgai, eta bertan Azkoitia presente dago, zehazki, San Martin auzoa eta baita Azoka plaza ere. labur.eus/85m8pjhv
1
1
185
Andramarietan aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrei egingo zaien bazkari-omenaldirako izen-ematea zabalik dago. Ekainaren 19an itxiko da. Parte hartu nahi dutenek Plaza Ondo elkartearen egoitzan (Kultur Etxeko 2. solairuan) eman beharko dute izena. labur.eus/53ozkock
108
Oharra: Ekainaren 5ean kobratuko da ondasun higiezinen gaineko zerga. Helbideratu ez diren erreziboak posta arruntez bidali dira. Oraindik norbaitek ez badu jaso, Azkoitiko Udalaren Harrera Bulegoan eskatu beharko du. Ordaintzeko borondatezko epea ekainaren 30ean amaitzen da.
1
96
Igandean, ekainaren 7an, Herri Jaia ospatuko da, bertako produktuari eta bertako ekoizleei gorazarre egiteko xedez. Urtero legez, txahal eta sagardo dastaketaz gozatzeko parada izango da, eta baserritarrek uzta ederra plazaratuko dute. labur.eus/obr3i4w0
1
104
Asfaltatze lanak amaituta, bihar hasiko dira pintaketa lanekin Duke Regata eta Ibaiondo kaleetan, eta ondorioz ezingo da aparkatu lanak amaitu bitartean. Aparkalekuak kentzeak eragin ditzakeen eragozpenak murrizte aldera, Oteiza Pilotalekuan baimenduta egongo da egunez aparkatzea
143
Epaimahaiak iragarri ditu V. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketako irabazleak. Guztira 14 bertso-sorta aurkeztu dira aurtengo ediziora, 7 helduen kategorian, 1 gazteenean, eta 6 haurrenean. Ikusi hemen saridunak zeintzuk diren: labur.eus/gr7apn1a
1
1
106
OHARRA Gaurtik ekainaren 5era bitartean, Beidazar kaletik ezin izango da San Martin auzora sartu, Joakin Egia kalean egingo dituzten asfaltatze-lanak direla-eta. Hori horrela, Nemesio Etxaniz kalea eta Balda kalea norabide biko bihurtuko dira zati batean. labur.eus/prgfjacb
1
106
Gaurkoan, V. Trikiti Egune. Astindu soinuak, panderoak eta oinak!
1
2
213
ā€œOrdu txikitako saioakā€ izenburupean, Laja zenak kasetetan gordetako kantuak digitalizatu eta diskoa kaleratu du Elkar argitaletxeak, Trikigiro Kultur Elkarteak sustatuta. azkoitia.eus/berriak/13418-o…
144