45. Uda Ikastaroek ezagutza partekatua, zaintza eta berrikuntza izango dituzte ardatz
Gaur, Donostiako Miramar Jauregian aurkeztu dira EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) antolatzen dituen 45. Uda Ikastaroak. Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak; Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Xabier Aizpurua Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politikako sailburuordeak eta Idoia Otaegui EHUko Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak hartu dute parte.
🔵Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak eta Hezkuntza Sailak sustatutako programa bereziak eskainiko dira EHUren Uda Ikastaroetan.
🟢 EHUko Uda Ikastaroen irekiera ofiziala ekainaren 30ean izango da Miramar Jauregian. Ekitaldi horretan, Daniel Innerarity filosofia politikoko katedradunak, EHUko Ikerbasque ikertzaileak eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko (
@globernanceIGD) zuzendariak emango du irekierako hitzaldia: ”Demokraziaren etorkizuna”.
⚪ Ricardo Echepare Konferentzia irailaren 15ean izango da , Donostiako Miramar Jauregian. Ana Zubiaga Elordieta izango da hizlari nagusia. Zubiagak,
@jakiunde -ko presidente eta EHUko Genetikako katedradun denak, “Un solo planeta, una sola salud” hitzaldia eskainiko du.
Albistea 🔗
labur.eus/725ydxqi
🤝
#EHU @hezkuntzaEJGV @Gob_eus @uik_eus
#UIK #UdaIkastaroak #EzagutzarenAlde
#UIK #CursosDeVerano #DelLadoDelConocimiento